XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez. Beste bide bat artu dut.

Persona geiegi kastigatzea zan.

Alegia, bere iduripenean beste iñun bizi etziran kristau oietaz urrikaldu eta kontaera aldatu.

Nobelagille jator baten sena erakutsi digu, beraz, Irazusta`k.

Ori nundik zetorkion jakin naiean, onela galdetu nion bein batez: - Nobelarik irakurri izan al dezu? - Bai. Nobela batzuk irakurria naiz.

- Eta zure gustokoenak zein izan dira? - Nere gustokoenak, nik irakurri ditudan liburu danetan, Don Quijote eta Martìn Fierro dira.

Nik bi lan izan ditut.

Lendabizikoa, egillea txalotu eta berotu.

Egilleak, batez ere berria bada, orixe bear du aurren-aurrena: bere buruarekin konfiantza artu.

Bigarrena, esku-idatziak makinaz pasa.

Denbora berean, ortografia-akatsak zuzendu, puntuazioa ezarri, bi bider esandakoak batekin utzi eta abar.

Irazusta`k, alegia, lenengo idazkera egin du.

Bañan ondoren zenbat gauza moldatu eta zenbat lan egin bear dan, idazten gutxi saiatu danak ere ondotxo daki.

Bigarren zeregin ori neretzat gelditu da.

Bañan beti ere azken itza Irazusta`rentzat.

Nere lana nik erakutsi eta berak onartu egin duala esan nai nuke.

Orain, Irazusta`ren berri batzuk emango ditugu.